Landare salmenta


Berdura Plazan larunbatero landare eta lore ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Gure balkoiak apaintzeko eta etxeak alaitzeko lore eder eta koloretsuak; petuniak, krabelinak, geranioak, alegriak, biolak...gure jakiei bizitasuna emateko landare aromatikoak; albaka, erromeroa, ezkaia...eta gure baratzetan landatzeko barazki desberdinen landareak; tomatea, babarruna, artoa, piparra...