KARAKOL SALTSA 2016

Martxoaren 26an Trianguloan plazan

2016-03-23 09:54:50

Ekintza ezberdinez osatu dugu Aste Santuko larunbata (martxoak 26) Tolosan. Berrikuntza

aurten karakolen inguruko informazio gunea (gorriz). Honatx egitaraua:

10:00 Azokara bixita gidatua.

11:00 -13:00 Gorrotxategi museora bixita gidatua eta Rafa Gorrotxategirekin Teilen tailerra.

10:00-13:00 Karakolen inguruan informazio gune bat egongo da Trianguloan Segurako karakol hazitegiaren arduradunaren eskutik, “Gorbea Karakolak”.

 

11:00 Karakolen karrera (1. saria kopa eta 100 euro Tolosa&Co baleak eta 2. saria

domiña eta 50 euro Tolosa&Co baleak)

 

 

12.00 Karakol dastaketa Peio Doyhartzabalen (Astelehena jatetxea) eskutik

Trianguloan, Txemari Esteban-en (Botarri jatetxea) laguntzarekin. Karakol razioa eta

 

ardoa 2 eurotan dastatu ahal izango da.

 

 

 

Tolosa Kantari Tolosako kaleetan zehar.

Horrez gain Tolosa eta Tolosaldeko taberna eta jatetxe batzuetan karakolak jateko aukera

 

egongo da Aste Santuan:

 

 

Karakol razioak: Ikatza eta Orbelan

 

 

Karakolak menuan: Astelena, Botarri, Patxine (Asteasu)eta Iriarte (Berrobi)

Aste Santuan Tolosaldea Tour-en eskutik bisita gidatuak egiteko aukera egongo da

 

Gorrotxategi museora eta Alde Zaharrera.Erreserbak egiteko: 943697413 edo

 

tour@tolosaldea.eus.

 

 

 

KARAKOL LASTERKETA.

 

 

Edonork parte hartu ahal izango du lasterketa bitxi honetan:

 

Nahi duen herritarrak parte hartu dezake.

 

 

Bakoitzak bere karakola ekartzea gomendatzen da. Bestela, Trianguloan bertan izango

dira karakolak, Udalak jarrita.

 

 

Norbere karakola identifikatu egin beharko da. Hau Trianguloan bertan egingo da.

 

Proba hiru fasetan banatuko da: sailkapenak, finalaurrekoak eta finala. Hiru mahaietan

jokatuko da eta mahai bakoitzean 10 karakol ariko dira lehian. Finala 6 karakolen artean

 

jokatuko da.

 

 

 

Irabazlearentzat garaikurra eta Tolosa&Co elkarteko kide diren establezimenduetan

gastatzeko 100 eurotako bale bat egongo da. Bigarrenak, berriz, domina eta Tolosa &

 

CO-ren eskutik elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko balea izango du.

 

Horrez gain, asteroko azoka izango da Zerkausian, Berdura plazan eta Euskal Herria Plazan.