LORE ETA LANDARE AZOKA

EKAINAREN 4AN LORE ETA LANDARE AZOKA TOLOSAN

2016-05-31 12:30:24

 

LORE ETA LANDARE AZOKA TOLOSAN EAKINAREN 4AN

 

Ekainaren 4an Tolosan lore eta landare azoka berezia egingo da, alde batetik, Berdura plazan larunbatero egoten diren postuak eta bestetik, Alondegi plazan mintegi ezberdinak etorriko dira lore eta landareekin.

Azokan11:00-13:00 Topic-ek eskeinitako tailerra egongo da.

Gipuzkoako Merkataritza Federazioko kide diren loredendek ere loreekin egindako lana nola bukatzen duten ikusi ahal izango da. San Frantzisko pasealekuan zuhaitzetatik zintzilika Gipuzkoako federazioak egindako lana ikusi ahal izango da.

Trianguloa plazan Gaztelako arkuan ere, Gureak egindako lorategi bat ikusi ahal izango da, egurrez eta lore eta landarez osatua.

 

ALONDEGI PLAZAN IZANGO DIREN POSTUAK:

  • Urretabizkaia mintegia (Arama) – Lore eta landareak

  • Aranburu mintegia (Aginaga)-Lore eta landareak

  • Zunoyar mintegia (Oiartzun)

  • Blasenea (Zarautz)- Landare ekologikoak

  • El Montañes-Usaindun loreak

  • Guillen (Pueyo)-Loreak

  • Sustrai mintegia (Etxarri-Aranaz)-Landare apaingarriak

  • El bosquecito (Gueñes)

  • Irun Bonsai (Irun)-Bonsaiak

  • Urtinea mintegia-Lore eta landareak

  • Loraldi-Lore eta landareak

  • Hontza liburudenda