ZUHAITZ AZOKA TOLOSAN
Zuhaitz azoka Tolosan otsailaren 11n

2017-02-09 15:05:55

 

 

Otsailaren 11n Trianguloa plazan egingo den urteko lehen azoka berezian, zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, haziak, barazki-landare ekologikoak... izango dira protagonista.

 

Euskal Herri osotik etorriko dira mintegiak; guztira 14 egongo dira. Parte-hartzaileen artean aipamen berezia merezi dute urtarriletik martxora bitarte 2. eta 4. larunbatetan hutsik egin gabe Atadi kalean egoten diren mintegiek: Agirretxe (Donostia), Arakama (Zegama), Dorronsoro (Ataun) eta Urkizu (Anoeta).

 

Egun hau landare- eta zuhaitz-mota ugari ikusi eta erosteko aproposa izateaz gain, haiei buruzko zehaztasunak galdetzeko ere egokia da. Izan ere, aukera paregabea izan daiteke mintegietako arduradunen azalpenak entzuteko eta zuhaitzen inguruk 

Parte-hartzaileak

 

 

 

  1. Agirretxe: Donostia (Gipuzkoa)

  2. Arakama anaiak: Zegama (Gipuzkoa)

  3. Aranburu: Aginaga (Gipuzkoa)

  4. Areitio: Zaldibar (Bizkaia)

  5. Belar: Zaldibar (Bizkaia)

  6. Blasenea: Zarautz (Gipuzkoa)

  7. Dorronsoro: Ataun (Gipuzkoa)

  8. El montañes: Tafalla (Nafarroa)

  9. Guillen: Puiu (Nafarroa)

  10. Urkizu: Anoeta (Gipuzkoa)

  11. Txomin Bilbao: Kortezubi

  12.  Artadi (Bizkaia)

  13. Urtinea Usurbil (Gipuzkoa
  14. Zurlan Anoeta (Gipuzkoa)

     

 

 

Horrez gain, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko kide den Bernat Etxepare lizeoko gurasoak izango dira Trianguloa plazan “Euskararen sagartzea” beren kanpainaren berri ematen. Kanpaina horren bidez lizeo berriaren eraikina finantzatu nahi da. Proiektuari atxikipena egiteko aukera dago, eta atxikipena horren truke sagarrondo bat landatuko da. Proiektuari buruzko informazioa jaso ahal izango da beren postuan.

 

Tolosako Ingurumen Zentroaren eskutik, Gipuzkoako zuhaitz esanguratsuen argazki erakusketa bat egongo da eta zuhaitz espezieak identifikatzeko tailer bat egongo da umeentzat.

 

Tolosako paper eskolak bi tailer eskainiko ditu: bat mikroskopioz egurrak duen egitura ezagutu ahal izateko eta bestea egur mota desberdinetatik sortzen diren paper pastak ikusteko.

 

Kimaketa-tailer praktiko bat ere izango da goizean zehar Trianguloa plazan.