Zerkausiko merkatua

Ingurumenaren eta osasunaren aldeko azoka; garaian garaiko elikagaiak

Zergatik Azokan erosi eta garaian garaiko produktuak kontsumitu?
1.- Baserria mantentzea, gure paisaia mantentzea da.
2.- Zaporetsuagoak eta freskoagoak dira. Hartu berriak dira.
3.- Osasuntsuagoak dira. Neguan energia emango diguten barazkiak behar ditugu, eta udan freskatuko gaituzten landareak gehiago, tomatea adibidez.
4.- Merkeagoak dira.
5.- Ingurumena gutxiago kaltetzen dute. Gertutik datoz eta ez dute bildukirik.
6.- Bertako merkataritza eta ekonomia indartzen dute.
7.- Garaian garaiko fruta eta barazkiei itxaroteak ematen die berezko xarma.
8.- Konfiantzazko produktuak dira, saltzailetik eroslera zuzenean.
9.- Labela duten produktuak aurkituko dituzu, beste batzuk jatorri izendapenarekin, baita nekazaritza ekologikokoak ere.